Aurkezpena87/1978 Legeak Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen egungo sistema xedatzen du. Horren Araudi aplikagarria hurrengo ekitaldian eman zen argitara eta 1980 urtean onetsi zen estreinako Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Urteko Plana. Nekazariak borondatez egin dezakeen asegurua da hori baina, egitea deliberatzen badu, dauzkan mota bereko ustiategi guztiak aseguratu behar ditu. Arriskuen estaldura Erakunde Aseguratzaileen esku usten da eta erakundeak, eragin hauetarako, pool bat osatuz elkartzen dira: Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Erakunde Aseguratzaileen Elkartea S.A. (Agroseguro): bera da sistema kudeatzeko arduraduna. Estatuak berebiziko inbertsioa du alor horretan: aseguru hori sostengatu, kontrolatu, sustatzen du eta, gainera, aseguratu beharreko produkzioak eta estali beharreko arriskuak urtero finkatzen ditu. Sortu zenetik, Nekazaritzako Aseguru Konbinatua laborantza ordenatzeko lanabes nagusi bilakatu da. Asegurudunek, ordezkotza-organoen bitartez esku hartuz eginkizun garrantzitsua betetzen dute. Elkartasun printzipioak —aseguruaren funtsezko elementu den aldetik— sekulako garrantzia hartu du jarduera honetan. Eskaintzen diren bermeen bitartez onartzen den arrisku-maila handiak agindurik, aseguru horren funtzionamendu egokia eta iraupena bermatuko dituen berraseguru publiko baten bidez babestu beharra dago sistema osoa. Nekazaritzako Aseguru Konbinatuak, sortu zirenetik, pixkanaka garatu egin dira eta geroz eta merkatuan geroz eta presentzia handiagoa ari dira hartzen. Aldi berean, sisteman sartu diren hobekuntzek asegurudunak ordaindu beharreko kostuak merkatu dituzte eta, bestetik, asegurua nekazarien premietara hobeki egokitzea ahalbidetu dute. Sistemaren koaseguratzaile zein berraseguratzaile den aldetik, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak garrantzi handiko eginkizuna bete izan du Nekazaritzako Aseguru Konbinatuak sortu zirenetik. Egun, %10ean hartzen du parte koaseguratzaile gisa baina, berrasegurua du funtsezko betekizuna. |