Aparteko Arriskuen ondoriozko kalte-ordainen eskaria. Gida azkarra.

 

Aldez aurreko jakinaraztea: Kalte-ordainen eskaera eta kalteen jakinaraztea ahalik eta azkarren egin behar da, idatziz (ikus 9. atala) edo telefono bidez (ikus 10. atala).

 

 

1.- Aparteko Arriskuen estaldurak estalitako kalteak

2.- Kalte-ordainak jasotzeko baldintzak

3.- Nork ordainduko ditu kalte-ordaina eta zer irizpideren arabera

4.- Kalte material zuzenak. Estaldura hori duten polizak

5.- Ibilgailuen gaineko kalteak. Estaldura hori duten polizak

6.- Kalte pertsonalak. Estaldura hori duten polizak

7.- Etekin galtzea. Estaldura hori duten polizak

8.- Nola, non eta noiz aurkeztu kalte-ordainen eskaera

9.- Kalte-ordainak idatziz eskatzea

10.- Kalte-ordainak telefonoz eskatzea (kalte materialak soilik)

11.- Kalteen peritazioa

12.- Nola eta nork jasoko duen kalte-ordaina

 

 

KALTEAK ETA HORIEN KAUSAK

 

1.- Zer-nolako kalteak estaltzen ditu Aparteko Arriskuen estaldurak?

 

Partzuergoaren kalte-ordaina jasotzeko eskubidea edukitzeko, honako aparteko gertaera hauetakoren baten ondorio izan behar du kalteak:

 

  • Fenomeno naturalak: aparteko uholdea, itsas kolpea, ezohiko ekaitz ziklonikoa (tornadoak eta 135 Km/h-tik gorako haizeteak), lurrikara, itsasikara, sumendia, aerolito erortzea.
  • Terrorismoaren, altxamenduen, sedizioen edo matxinaden ondoriozko indarkeriazko ekintzak.
  • Armadek edo Segurtasun Indarrek bake garaian egindako jardueren ondoriozko ekintzak.

 

(Gehiago jakiteko: Aparteko Arriskuak/ Estalitako funtzio eta arriskuak)

 

KALTE-ORDAINAK JASOTZEKO BALDINTZAK

 

2.- Kalte guztiek (kalte pertsonalak eta/edo materialak) dituzte kalte-ordainak, aparteko gertaera baten ondorio badira?

 

Ez, baimendutako aseguru-etxeren batean aseguru bat duten pertsona edo ondasunen gaineko kalteak bakarrik ordainduko ditu Partzuergoak (ikus poliza motak 4 ,5, 6 eta 7 ataletan), eta kalteak izan diren unean poliza indarrean badago eta aseguruduna primaren ordainketari dagokionez egunean badago, betiere. (Gehiago jakiteko: Aparteko Arriskuak/Estalduraren baldintzak)

 

 

3.- Nork ordainduko dizkit kalte-ordainak eta zer irizpideren arabera?

 

Partzuergoak ordainduko ditu kalte-ordainak, konpainiarekin kontratatutako poliza oinarri hartuta (Partzuergoak ez du polizarik egiten). Horrek esan nahi du kalte-ordainak ordaintzeko orduan Partzuergoak polizak bildutako ondasunak, kapital aseguratua eta gainerako baldintzak (lehen arriskua, kalte-ordainen mugak eta abar) izango dituela kontuan. (Gehiago jakiteko; Aparteko Arriskuak/ Estalduraren baldintzak)

 

KALTE MOTAK ETA KALTE HORIEK ESTALTZEKO POLIZAK

 

4.- Kalteak izan ditut nire ondasunetan (kalte material zuzenak). Zer-nolako polizak ematen dit kalte-ordainak jasotzeko eskubidea?

 

Eskubide hori edukitzeko, kontratatutako polizak honako arrisku hauetakoren bat estali behar du:: sutea, lapurreta, beira haustea, makinen, ekipo elektronikoen, ordenagailuen edo horien modalitate konbinatuen gaineko kalteak. Etxeko, komunitateetako, bulegoetako, saltokietako, tailerretako edo industriako arrisku orotarako polizak, ETE-en polizak eta abar ditugu horien artean, besteak beste. Ibilgailuen gaineko kalteetarako, ikus 5. atala.

 

5.- Nire ibilgailuak kalteak izan ditu. Zer estaldura eduki behar du nire polizak kalte-ordainak jaso ahal izateko?

 

Ibilgailuen kasuan (autoak, kamioiak, autobusak, merkataritzarako ibilgailuak, motozikletak, ziklomotorrak...) ibilgailuaren kalteen gaineko estalduraren bat eduki behar du polizak. Beiren hausturarena, lapurretarena edo arrisku orotarako aseguruak deiturikoak. Erantzukizun zibileko poliza baino ez badu, "nahitaezko asegurua", ez da kalte-ordainik jasoko.

 

6.- Kalte pertsonalak izan ditut (lesioak gorputzean, asegurudun baten heriotza). Zer polizak ematen dit kalte-ordainak jasotzeko eskubidea?

 

Kalte-ordainak jasotzeko eskubidea edukiko da ezbeharrak estaltzen dituen aseguru-poliza egin bada, bakarka edo beste hainbat estaldurarekin konbinatuta, bizi-aseguruarekin adibidez (edo horren onuraduna izanez gero), edo heriotza arriskua estaltzen duen arlo horretako polizaren bat.

 

7.- Aparteko gertaera baten ondorioz, etekin galera izan dut. Badut estaldurarik?

 

Etekin galeraren estaldura edukitzeko, beharrezkoa da: 1.- arrisku hori polizan espresuki aseguratua egotea; 2.- galera hori asegurudunaren ondasunen gaineko kalte zuzenaren ondorio izatea, eta 3.- ondasun horiek asegurudunarenak izatea edo horren zerbitzura egotea.

 

KALTE-ORDAINAK NOLA, NON ETA NOIZ ESKATU

 

8.- Zer modu dut kalte-ordainak eskatzeko eta noiz eskatu behar ditut?

 

Bi modu daude kalte-ordainak eskatzeko:

    • 1.- Idatziz, kaltea gertatutako inguruko Partzuergoaren Zuzendaritzan (ikus bulegoak). Dokumentazioa zuzenean bidal dezake asegurudunak, edo nahi izanez gero, berea seguru-etxearen edo aseguru agente edo bitartekariaren bidez (ikus 9. atala).
    • 2.- Telefonoz, baina kalte materialen kasuan soilik, 902 222 665 telefonora deituta (ikus 10. atala).

 

Dena dela, lehenbailehen egingo da eskera: kalteak izan direnetik kalte-ordainak eskatzen diren arte zenbat eta denbora gutxiago pasa, orduan eta azkarrago egingo dira izapideak.

 

KALTE-ORDAINAK IDATZIZ ESKATZEA

 

9.- Nola eskatu behar ditut kalte-ordainak idatziz? Zer dokumentazio aurkeztu behar dut?

 

8. ataleko 1. puntuan adierazi bezala egingo da, honako agiri hauek aurkeztuta:

    • Kalteen berri emateko orria izeneko inprimakia.
    • Aseguru-polizaren kopia: baldintza orokor eta bereziena, bai eta gehigarri eta eranskinena ere, halakorik balego.
    • Aseguruaren primaren ordainketaren egiaztagiria, kaltean izandako unean aseguruaren estaldura indarrean zegoela erakusten duena.
    • Kalte-ordainak eskatu nahi dituen asegurudunaren edo onuradunaren IFZaren edo NANaren kopia.

 

(Gehiago jakiteko: Aparteko Arriskuak/Kalte-ordainen eskaera)

 

KALTE-ORDAINAK TELEFONOZ ESKATZEA

 

10.- Nola eska diezazkioket kalte-ordainak telefonoz Partzuergoari? Zer datu eskaini behar ditut?

 

Garrantzitsua: telefono bidezko deia kalte materialen berri ematek bakarrik egingo da.

Horretarako, 902 222 665 telefonora deitu behar da (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 18:00etara), eta honako datu hauek eman:

    • Aseguru-polizari buruzko datuak: estaldura zein aseguru-etxerekin egin den eta poliza zenbakia.
    • Kalte-ordainak telefonoz eskatu nahi dituenaren eta asegurudunaren datuak, bi pertsona horiek desberdinak izanez gero: izen-abizenak edo sozietatearen izena; IFZ edo IFK; helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia.
    • Bankuaren datuak, kalte-ordainak jasotzeko: kontu korrontearen kodea (20 zenbaki).
    • Motorrezko ibilgailu baten gaineko kalteen berri eman nahi bada: kalteak izan dituen ibilgailuaren marka, modeloa eta matrikula zenbakia. Tailerren batera eraman bada konpontzeko, oso lagungarria da tailerraren izena, helbidea eta telefonoa ematea, kalteen peritazioa errazteko.

 

Aldez aurretik eduki behar dira prest datu horiek, kalteen berri emateko deitutakoan eskaintzeko.

 

KALTEEN PERITAZIOA, KALTE-ORDAINAK JASO AURREKO URRATSA

 

11.- Nork baloratuko ditu kalteak?

 

Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak peritu tasatzaile bat bidaliko du kalteak izan ziren lekura, balorazioa egin dezan. Lan hori errazteko eta arintzeko, honela jokatzen saiatuko da:

    • Kalteen berri ematerakoan, harremanetarako telefono bat edo batzuk eman, perituak hitzordua egin dezan asegurudunarekin. Ondasun kaltetua ibilgailu bat bada, argi eta garbi adierazi behar da zein tailerretan dagoen, eta tailerraren helbidea eta telefonoa.
    • Kalteak txikitzeko neurriak hartu, horiek areagotu daitezen saihestu, eta hondakinak gorde.
    • Kaltetutako ondasunak desegin edo hondatu badira, edo presazko konponketak peritu tasatzailea joan aurretik egin badira, honako hau egin behar du asegurudunak:
      • Ondasun kaltetuen eta horiei eragindako kalteen, eta ondasun horien egoeraren berri eman, honako froga-bide hauetakoren bat erabilita: argazkiak, notario aktak, bideoak, ziurtagiri ofizialak eta abar.
      • Ondasun kaltetuak berreskuratzeko, konpontzeko eta gordetzeko egindako gastuen faktura guztiak gorde.

 

KALTE-ORDAINEN ORDAINKETA

 

12.- Nola eta nork jasoko ditu kalte-ordainak?

 

Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak zuzenean ordainduko dizkie kalte-ordainak onuradunei (eta horiei baino ez), eta bankuko transferentzia bidez, betiere.

 

(Gehiago jakiteko: Aparteko Arriskuak/Kalte-ordainak eta frankizia)

 

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Informazio osagarria behar izanez gero:

- Deitu 902 222 665 telefonora, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 18:00etara.

- Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren web orrira jo: www.consorseguros.es